XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mendieta abak diñonez sendatza emoten ebanean, mitrea kendu eta aita besoetakoak alde egin bearr izaten eben, naikoa zala adirazteko.
Ardura berarizkoz indotarrak zaintzearren, berak arei irakasten ziarduen artean, laguntzeko gotzain lagun bat eskatu eutson.
Eta gauza arrigaria da! Ainbeste lanegaz bere biotza etzan asetzen.
Ezta urrik be! Asia'ko sorrkaldean lurr andiak arakatu ebezala entzunik, Mexiko itxi ta Txina'ra yoateko asmoa arrtu eban, eta Doipuruak Mexiko'n on geyago egingo ebala-ta galeraso ezpaleutso yoan egingo zan.
Artalde ugaria eukan izan be! Edeslari gorengo batek diñon lez, ba
Ara emen Zumarraga durangotarr ospetsuaren bizitzaren zirriborro bat.
Bere bizitza ta gizatasuna bearr dan lez goraltzeko, gizon yakitunenak be aldi asko bearrko leuke.
Emen daminguzan bizitzizparrak ba, bere bizitzan or emen egindako urrats batzuk baño eztira.
Edozetarako gai diranak, gitxi izan oi dira baña Zumarraga orreitariko bat izan zan.
Eskuartean arrtzen eban edozein arasotan atarakoxe bakarrik yayo diranen trebetasuna agertzen eban.
Mendi gurenak alde batetik naiz bestetik begiratu, danen arrtean gallentzen diran lez, Zumarraga goragarria, gauza gustietan gallentzen zan.
Ziñez gizon oso-osoa izan zala esan geinke.
Indotarr gaxoak, Entzuleen gaiztakeriz loitutako eskuarrtetik atarateko, egin ebazan alegiñak eta iruntsi bearr izan ebazan garrastasunak gogaldu ezkero; indotarr biotzetan kistarr-egia zabaltzeko egin ebazan alegiñak ausnarrtu berak iragi ebazan, ikastetxe, gexoetxe, ta txiroentzat egin ebazan ostatuak zenbatu; irarrkolea eroan eta egin eta argitaldu ebazan idazti ederrak ikusi; langille ta lugiñen bizitza latza arintzeko arrtu ebazan bideak gogoan euki ezkero; eta au gusti au, irurogeitakaz urteak bizkarrean ebazala asi ta bere bizitzako azkenengo ogei urteetan, gexotia zala, sarritan arri gatxagaz ibilli eziñik.